Bitakora honetan batez ere hezkuntza premia bereziei loturiko artikuluak jarriko ditut, premia desberdinak aipatu, hauetaz informatu, aukerak planteatu, aholkuak eman... Horrela, zenbait ezgaitasun ezagutu eta irakasleon lana erraztu nahi nuke.
Hala ere, ez naiz ezgaitasunetaz bakarrik arituko, hau da, irakasle bezala baliagarri izan ahal zaigun edozein informazio jarriko dut, beti ere haurren hezkuntzari lotua.
Sarean dauden blog ezberdinak begiratzen egon naiz eta aurkeztuko dizuedan lehenengoa hauxe da hezkuntzapremiabereziak.
Blog honetan ezgaitasun edo atzerapen ezberdinei buruzko informazioa agertzen da eta nahiko interesgarria iruditu zait.
Hiperaktibitatea, dislexia, autismoa, supergaituak... aipatzen dira baina baita irakasleen eginkizuna, estimulazio goiztiarra eta teknologia berriak ere. Beraz, eduki aldetik ondo dagoela iruditu zait, hainbat gai jorratzen dituelako eta informazioa nahiko osatua delako, beste orrialde batzuen aipamena egiten du eta gainera irudiak eta bideoak oso lagungarriak dira.
2007-10-13
Suscribirse a:
Entradas (Atom)