2007-10-25

Eskola porrota, komikia

Komiki txiki hau zuekin konpartitu nahi dut, katalanez idatzita dago baina ondo ulertzen da.
Badaezpada hemen duzue itzulpena:
>>Hezitzailea: Gero eta joera handiagoa dago haurren eskola porrota justifikatzeko "dislexia", "hiperaktibitatea", "arreta eza" edota "polaritate trastornoak" dituztela esatera.
>>Hezitzailea: Psikopedagogia amateur-a modan dagoenetik ez dira "ikasle txarrak" existitzen.
>>Mutila: eta "ikasle onak"?
>>Hezitzailea: horiek ere ez
>>Hezitzailea: Orain "supergaituak" deitzen dituzte.

Eskola porrota, materiala

Eskola porrotari buruzko informazioa bilatzerakoan, Haur psikologia lanerako interesgarria iruditu zaidan gida didaktiko bat aurkitu dut. Orrialde honetan, material honi buruzko laburpena ikus dezakezue eta oso ondo azalduta dago.
Oso material egokia da gurasoei eta irakasleei haurrak hezten oso erabilgarriak izan daitezkeen kontzeptuak eta estrategiak ezagutarazteko. Era berean, hausnartzeko eta seme-alabekin edo ikasleekin ditugun hainbat jokabide aztertzeko ere baliagarria da.
Jartzen duenaren arabera, ekintzak antolatzen laguntzen du, bai eta gurasoei kontzeptuak jakinarazten eta orientabideak eskaintzen ere. Jakin badakigu, guraso eta irakasleak lankidetzan arituz gero fruituak askoz ere hobeak izango direna.
Material honen barruan bi atal ezberdin ditzakegu, lehenengoaren barruan adimen emozionala eta arazoak nola antzeman jorratzen dira. Bigarren atalaren barruan ere bi gai daude, bata jokabidea aldatzeko teknikei buruzkoa eta bestea eskola porrota.
Nire bitakoran komentatzeko gai aproposak dira, ildo horretatik aritu nahi baitut, baina oraingoan eskola porrota da arduratzen nauena. Hemen aipatzen den bideo honek zer den definitzen eta zergatik gertatzen den azaltzen du, bai eta haurrarengan zer ondorio izan dezakeen zehazten ere. Ondoren, eskola-porrota gertatzea saihesteko hainbat metodo aurkezten dira, eta argi uzten da eskola-porrotak haurraren autoestimua apaltzea eragiten duela, eta haren garapen integrala zailtzen.

Bertan irakurritako esaldi batekin amaitu nahi dut gaurko ekarpen hau:
<<...hezkuntzazko esku-hartze sistematikoaren bitartez, ikasleen garapen integrala bultzatu behar da. Hortaz, esparru fisikoa, afektiboa, soziala eta intelektuala barne hartu behar dira, eta beren buruaren, zein dituzten aukeren, irudi positiboa eraiki dezaten lagundu behar zaie…»

Eskola porrota

Hasteko, eskola porrotaz hitz egin nahiko nuke. Faktore ezberdinengatik eman daiteke eta arazoa gainditzeko aurreneko urratsa jatorria ezagutzea izango da. Honetarako funtsezkoa izango da hezitzailearen lana baina gurasoena ere laguntza handikoa izango zaigu.
Datuen arabera Espainian lau haurretatik batek porrot egiten du ikasketetan eta Euskal Autonomi Erkidegoko portzentaia %17,5ekoa dela kontuan izanik geure erronkatariko bat hori ekiditea izango da.

Argi izan behar dugu porrota ez dela ikasle "nagi" edo "ergelen" gauza. Hezkuntza sistemaren eskakizunak zuzen gainditzeko arazoak dituzten ikasleak egotea ezin zaio norbanakoari dagozkion arrazoiei soilik egotzi, heziketa arrazoiak, sozialak eta kulturalak ere badaude.
Beraiek bakarrik edo beste batzuekin uztartuta, eskola porrotan eragiten duten faktore nagusiak hauek izan daitezke:
· Adimen faktoreak: haurrek ulermenezko irakurketarako maila baxuak dituztenean, hizkuntza urriarekin eta irakurketarako ohitura ezarekin batera.
· Motibaziozko faktoreak: Ikasteko jarrera positiboa existitzen ez denean.
· Esfortzu eza: behar baino denbora gutxiago erabiltzen denean etxeko lanak egiteko, kontzentrazio eta ulermen maila gutxiagorekin.
· Faktore organikoak: eskolara egunero joaten uzten ez dion gaixotasun fisikoak.
· Faktore emozionalak: seme-alabak gehiegi babesteak eta afektibitate ezak eskola errendimendu baxua eta horien izaeraren gorabeherak sor ditzake.
· Teknika eza eta ikasteko ohiturak: haurrek nola ikasi jakin behar dute eta horretarako ikasketa teknikak egoki erabili behar dituzte horretarako une eta toki egokietan.
· Kanpo faktoreak: telebista gaizki erabili, bideojokoak eta kontsolak...

Informaziorik gehiena orrialde honetatik hartu dut, oso egokia iruditzen baitzait. Bertan eskola porrotari buruzko informazio asko aurkituko duzue. Hala nola, zer den, zergatik ematen den, zelako porrot motak dauden, zer egin dezakegun horren aurrean, nola ekiditu... Ikusmen edo entzumen gaitzak ere aipatzen dira, baita supergaituak, dislexia edota hiperaktibitatea ere baina gai hauetaz beste batean sakonduko dut.

Euskaraz eskuratu dudan informaziorik osatuena beste orrialde honetan aurkitu dut.
Artikulu honetan eskola porrota zer den ezagutzera eman nahi da, zeintzuk diren bertan eragiten duten faktoreak eta, azkenik, gurasoak seme-alaben eguneroko hezkuntzan paper aktiboa hartzera motibatu nahi dira, eskola porrota prebenitzeko beharrezko estrategiak eskura izateko.
(Goian klikatuz gero zuzenean estrategiak aipatzen diren lekura eramango zaitu baina bertan klikatzeko aukera daukazu eskola porrotaz edo familiaren paperaz irakurri nahi izatekotan.)