2007-10-25

Eskola porrota

Hasteko, eskola porrotaz hitz egin nahiko nuke. Faktore ezberdinengatik eman daiteke eta arazoa gainditzeko aurreneko urratsa jatorria ezagutzea izango da. Honetarako funtsezkoa izango da hezitzailearen lana baina gurasoena ere laguntza handikoa izango zaigu.
Datuen arabera Espainian lau haurretatik batek porrot egiten du ikasketetan eta Euskal Autonomi Erkidegoko portzentaia %17,5ekoa dela kontuan izanik geure erronkatariko bat hori ekiditea izango da.

Argi izan behar dugu porrota ez dela ikasle "nagi" edo "ergelen" gauza. Hezkuntza sistemaren eskakizunak zuzen gainditzeko arazoak dituzten ikasleak egotea ezin zaio norbanakoari dagozkion arrazoiei soilik egotzi, heziketa arrazoiak, sozialak eta kulturalak ere badaude.
Beraiek bakarrik edo beste batzuekin uztartuta, eskola porrotan eragiten duten faktore nagusiak hauek izan daitezke:
· Adimen faktoreak: haurrek ulermenezko irakurketarako maila baxuak dituztenean, hizkuntza urriarekin eta irakurketarako ohitura ezarekin batera.
· Motibaziozko faktoreak: Ikasteko jarrera positiboa existitzen ez denean.
· Esfortzu eza: behar baino denbora gutxiago erabiltzen denean etxeko lanak egiteko, kontzentrazio eta ulermen maila gutxiagorekin.
· Faktore organikoak: eskolara egunero joaten uzten ez dion gaixotasun fisikoak.
· Faktore emozionalak: seme-alabak gehiegi babesteak eta afektibitate ezak eskola errendimendu baxua eta horien izaeraren gorabeherak sor ditzake.
· Teknika eza eta ikasteko ohiturak: haurrek nola ikasi jakin behar dute eta horretarako ikasketa teknikak egoki erabili behar dituzte horretarako une eta toki egokietan.
· Kanpo faktoreak: telebista gaizki erabili, bideojokoak eta kontsolak...

Informaziorik gehiena orrialde honetatik hartu dut, oso egokia iruditzen baitzait. Bertan eskola porrotari buruzko informazio asko aurkituko duzue. Hala nola, zer den, zergatik ematen den, zelako porrot motak dauden, zer egin dezakegun horren aurrean, nola ekiditu... Ikusmen edo entzumen gaitzak ere aipatzen dira, baita supergaituak, dislexia edota hiperaktibitatea ere baina gai hauetaz beste batean sakonduko dut.

Euskaraz eskuratu dudan informaziorik osatuena beste orrialde honetan aurkitu dut.
Artikulu honetan eskola porrota zer den ezagutzera eman nahi da, zeintzuk diren bertan eragiten duten faktoreak eta, azkenik, gurasoak seme-alaben eguneroko hezkuntzan paper aktiboa hartzera motibatu nahi dira, eskola porrota prebenitzeko beharrezko estrategiak eskura izateko.
(Goian klikatuz gero zuzenean estrategiak aipatzen diren lekura eramango zaitu baina bertan klikatzeko aukera daukazu eskola porrotaz edo familiaren paperaz irakurri nahi izatekotan.)

No hay comentarios: