Kultur aniztasunaren ekarpenari lotuta youtuben aurkitutako bideo bat ikus dezazuen nahi nuke hausnartzeko. Gai hau txikitatik landu beharrekoa da, errespetua bezalako hain garrantzitsu diren baloreak barneratzeko. Bideo honetan proiektu bat agertzen da, izebergaren teoria azalduz. Haur bakoitzak izaki bat sortzen du, bakoitzak berea, nahi duen bezalakoa. Izaki honi ezaugarri batzuk egotziko dizkie, adibidez: zintzoa da, errespetatu egiten du, maitagarria da... bakoitzak bere identitatea izango du. Bide batez, kreatibitatea lantzen da eta haurren irudimenari leku egiten zaio.
Lanarekin amaitu ondoren izaki guztiak batzen dituzte eta elkarrizketa sortzen da.
Uste al duzue izaki guzti hauek hain ezberdinak izanda lagunak izan ahal direla? Elkarrekin ondo konpondu daitezkeela?
Haurren erantzuna baiezkoa da. Geure artean ere antzeko zeozer gertatzen da. Formak, koloreak, jatorriak ez du axola.
Haurren parte hartzea eta elkarren arteko erlazioak areagotzeko jarduera egokia iruditzen zait, elkarrekin asko ikas dezakete. Jarduera hau eskoletan lan dezakegunetariko bat da baina auker asko ditugu, esate baterako antzerkia. Elkarrizketa sustatzea ezinbestekoa dela uste dut elkar ezagutzeko eta kultur aniztasunaren aberaztasunaz gozatzeko. Beraz, irakasle moduan giro egokia sortzen saiatu beharko gara, leku apropos batean bildu, borobilean ahal bada eta haurrak motibatu, konfiantza helaraziz.
2007-11-14
Kultur aniztasuna
Espainiako ikasleen %8,4a kanpotarra da eta zenbatekoa handituz doa, hau dela eta gela gehienetan aurkitzen dugu kultur-aniztasuna.
Beraz, hizkuntzaren eta kulturaren aldeetatik dugun aniztasunari inmigrazioarena gehitu behar zaio. Honek, denon eginahalak behar ditu, kultura desberdinak biltzen dituen gizarte batean bizi ahal izateko.
Hezkidetzarekin aritu beharko gara lanean, kultura-aniztasuna aberastasun iturri lez hartuz gero asko ikasiko dugu batzuek besteengandik.
Aniztasunari kasu ematea, hezkuntzako esku-hartzea ikasleen premiei egokitzea alegia, hezkuntzarako erronkarik handienetakoa da. Gero eta nabariagoa da gure komunitatean aurrera goazela gizarte anitza lortzeko bidean. Egoera sozial edo kultural behartuei loturiko hezkuntza premia bereziak izan ditzaketen ikasleek pedagogia terapeutikoko irakasleen laguntza izaten dute, ez hizkuntza ez dakitelako edo eskolako ikasketetan atzeratuta daudelako, baizik eta horrela aholkatzen duten hezkuntza premia bereziak benetan daudelako. Aurreko ekarpenean esan nuena gogoratuz, normalizazio printzipioak agintzen duenez, hezkuntzako neurri bereziak hartu eta baliabide espezializatuak erabili baino lehen, ohiko hezkuntza neurriak agortu behar dira. Erantzun egokia eman ahal izateko eta ikasle guztiak barne hartu eta parte hartu ahal izateko, alderdi komunak eta desberdintasun kulturalak eta pertsonalak hartu beharko dira kontuan. Hortaz, ikasleetako bakoitzaren eta bertan dauden taldeen ezaugarri, interes eta premiei erantzun beharko die eskolak, eta ikasle orok gaitasun guztiak -gaitasun komunak zein beraien gaitasun bereizgarriak- garatzeko duen eskubidea errespetatu eta indartu beharko da. Aniztasun hori faktore aberasgarria izango bada, berdintasunaren, elkarrizketaren eta trukearen ikuspegitik planteatu beharko da aniztasuna. Hala eginez gero, ez da ikasle bat edo talde bat beste baten barruan integratu behar, ez da ikasle bat edo talde bat egokitu behar; aitzitik, guztiek integratu beharko dute eskola-taldean, bakoitzak bere bereizitasunak, ikuspuntuak, ohiturak, balioak, ezaugarriak eta alderdi komunak gaineratu beharko ditu, eta, hala, talde hori hurbildu eta kohesionatu egingo da.
Kultur arteko hezkuntza jorratzen duen orrialde bat aurkitu dut eta honen berri eman nahi dizuet, informazioa lortzeko oso baliagarria izan zaidalako. Bertan artikulu ugari dago. Euskaraz ez dago informazio asko baina zenbait berri agertzen dira. Gainera, material ugari, liburuak, tresna didaktikoak, gelan lantzeko gaiak, hausnartzeko testuak... aurki ditzakezue.
Hemen dituzue aukeratutako zenbait artikulu, begirada bat botatzeko. Kultur-aniztasuna tratatzeko irizpideak, aholkuak, materiala... aurkituko duzue. Klikatzen baduzue laburpena irakurri ahal izango duzue baina orrialdearen amaieran PDFa agertzen da, informazio guztia ikusteko.
kultur arteko hezkuntza
esperientzia interkulturala
ikaskide berria
"pobladores" pelikula
giza produktuak
antzerkia
Azken bi hauek beste orrialde batzuetatik ataratakoak dira:
miescuelayelmundo
ikasle etorkinak haur hezkuntzan
Suscribirse a:
Entradas (Atom)