Kultur aniztasunaren ekarpenari lotuta youtuben aurkitutako bideo bat ikus dezazuen nahi nuke hausnartzeko. Gai hau txikitatik landu beharrekoa da, errespetua bezalako hain garrantzitsu diren baloreak barneratzeko. Bideo honetan proiektu bat agertzen da, izebergaren teoria azalduz. Haur bakoitzak izaki bat sortzen du, bakoitzak berea, nahi duen bezalakoa. Izaki honi ezaugarri batzuk egotziko dizkie, adibidez: zintzoa da, errespetatu egiten du, maitagarria da... bakoitzak bere identitatea izango du. Bide batez, kreatibitatea lantzen da eta haurren irudimenari leku egiten zaio.
Lanarekin amaitu ondoren izaki guztiak batzen dituzte eta elkarrizketa sortzen da.
Uste al duzue izaki guzti hauek hain ezberdinak izanda lagunak izan ahal direla? Elkarrekin ondo konpondu daitezkeela?
Haurren erantzuna baiezkoa da. Geure artean ere antzeko zeozer gertatzen da. Formak, koloreak, jatorriak ez du axola.
Haurren parte hartzea eta elkarren arteko erlazioak areagotzeko jarduera egokia iruditzen zait, elkarrekin asko ikas dezakete. Jarduera hau eskoletan lan dezakegunetariko bat da baina auker asko ditugu, esate baterako antzerkia. Elkarrizketa sustatzea ezinbestekoa dela uste dut elkar ezagutzeko eta kultur aniztasunaren aberaztasunaz gozatzeko. Beraz, irakasle moduan giro egokia sortzen saiatu beharko gara, leku apropos batean bildu, borobilean ahal bada eta haurrak motibatu, konfiantza helaraziz.
2007-11-14
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario