2007-10-14

Eskola inklusiboa

Komentatu nahi dudan azkenengo blog-an eskola inklusibari buruzko informazioa agertzen da, garrantzitsua iruditzen zait denok jakitea zertaz ari garen eskola inkuliboetaz hitz egiterakoan.
Blog honetan, eskola mota hauen printzipioak agertzen dira eta argi usten du "guztiontzako eskola" dela. Era integratzaile batean egiten da lan eta ez dira haurrak baztertzen nahiz eta ezgaitasunen bat izan. Hau garrantzi handikoa da, lehen ez baitzen horrela izaten. Hau da, haurrek edonolako atzerapenen bat bazuten guztiz bazterturik geratzen ziren.
Zorionez, gauzak aldatuz doaz eta eskola inklusiboetan haur bakoitza den bezala onartu eta berdintasunez jokatzen da. Haurra da abiapuntua.

Hezkuntza berezia

Hezkuntza bereziari lotutako gaiak jorratzen dituen beste blog bat hauxe da. Bertan, integraziotik abiatuz, autismoa, down sindromea, dislexia eta hiperaktibitatea azaltzen ditu. Kontuan izan behar dugu gai zabalak direla, blogger honek batez ere berezitasun hauek antzemateko ohargarriak, tratamenduak, aholkuak... jarri ditu.
Garrantzi handikoa iruditzen zait haurren berezitasunak lehen baino lehen antzematea, horrela txikitatik eskaini ahal izango zaie behar duten laguntza. Beraz, behaketa irakaslearen funtsezko tresna izango da.
Eskoletan curriculum egokitzapenak ezinbestekoak direla kontuan izanda, curriculum-az ere hitz egiten du.
Amaitzeko, esan nahi dut blog honi esker interesgarria iruditu zaidan beste bat aurkitu dudala, beste blog honen erreferentzia egiten duelako.
Honetan, eskola porrotaz datu interesgarriak agertzen dira eta geure burua etorkizuneko irakasle bezala ikusita porrot hori zergatik ematen den planteatu beharko ginateke, hausnarketa eginez, haurraren porrota alde handi batean irakaslearen lanaren ondorio izan daitekeelako.
Familiaren eta irakaslearen lana bateratuz, hauen artean komunikazioa ezinbestekoa dela jakinik, aurrerapausu ugari eman daitezkeela uste dut, ikasketa-irakaketa prozesua erraztuz.
Blog honetan ere hainbat berezitasun jorratzen dira eta ondo azalduta daudela uste dut, gainera kasu bakoitzeko bideoak agertzen dira eta horrek erakargarriago egiteaz gain, azalpenak hobeto ulertzen laguntzen du. Begirada bat ematea gomendatzen dizuet.