2007-10-27

Eskola porrotaren zergatia

Eskola porrotaz hitz egiterakoan, argi izan behar dugu ez dela haurrarekin estuki loturiko gauza, hau da, eskola porrota faktore ezberdinengatik eman daitekeela. Ez da haurraren arazoa, ingurukoak ere barnean gaude.
Egia da, askotan haurraren arazo fisiko edo psikikoren batengatik gertatzen dela baina geure eskuetan dago bide hori erraztea, geure laguntzarekin zailtasun horiek gainditu daitezke.


Beraz, haurren beharrizanetara egokitu eta kontuan izan beharko ditugu instalazioak, materiala, programazioa, metodologia... curriculum egokitzapena funtzesko tresna izanik. Afektibotasuna ere ezinbestekoa izango da haurren garapen prozesuan, irakasleon jarrerak izugarri baldintzatzen baitu haurraren ikasketa.

Eskola porrotaren zergatietan sakondu nahi izanez gero hona jo dezakezue. Hala ere, aurrerago arituko gara zergati horietako batzuei buruz. Esate baterako ikusmen arazoak, dislexia, hiperaktibitatea... zailtasunak lehen baino lehen antzematea garrantzi handikoa da eta.

Honi lotuta, irakasleok egin dezakegunari buruz artikulu interesgarri bat aurkitu dut, hemen ere jartzen du nola ez dugun pentsatu behar haurrak arazo bat duela baizik eta zer egin arazo hori ikasteko oztopoa izan ez dadin, zer aldatu hezkuntza sisteman haurrari laguntzeko.

"...La culpa no es del niño...El fracaso es de alguna acción educativa que no ha orientado correctamente las dificultades del niño, ni las ha tratado con el necesario acierto..."

"...El fracaso escolar exige: a) niños con dificultades y b) acciones educativas poco acertadas..."

"La incompetencia o el bajo acierto pueden estar en cualquier punto del sistema educativo. Desde quienes planifican la política educativa, hasta quienes se ocupan de vigilar a los niños en el patio, pasando por ministros de educación, directores generales, inspectores escolares, directores de colegio, maestros, profesores de educación especial, psicólogos, psicopedagogos, psiquiatras infantiles, equipos multiprofesionales, padres, y conserjes de los colegios."

Orrialde honetan haurrek izaten dituzten zailtasunik ohikoenak agertzen dira: arreta eza, motibazio eza, inseguritatea, ikusmen arazoak... Zailtasun hauei aurre nola egin azaltzen da era laburrean eta hau lagungarria izan ahal zaigula uste dut. Gainera askotan egiten ditugun hanka-sartzeetaz ere hitz egiten du, baita irakasleen jarreraz eta helburuetaz edo ebaluazioaz ere. Orrialde hau oso osatua eta benetan interesgarria da, era oso argian azaltzen dira gauzak.

Gakoa esaldi honekin laburtuta dagoela uste dut: Arazoa ez da zailtasuna. Arazoa konponbidea da. Konponbidea ona izan ezean, hori izango da arazoa.