2007-10-25

Eskola porrota, materiala

Eskola porrotari buruzko informazioa bilatzerakoan, Haur psikologia lanerako interesgarria iruditu zaidan gida didaktiko bat aurkitu dut. Orrialde honetan, material honi buruzko laburpena ikus dezakezue eta oso ondo azalduta dago.
Oso material egokia da gurasoei eta irakasleei haurrak hezten oso erabilgarriak izan daitezkeen kontzeptuak eta estrategiak ezagutarazteko. Era berean, hausnartzeko eta seme-alabekin edo ikasleekin ditugun hainbat jokabide aztertzeko ere baliagarria da.
Jartzen duenaren arabera, ekintzak antolatzen laguntzen du, bai eta gurasoei kontzeptuak jakinarazten eta orientabideak eskaintzen ere. Jakin badakigu, guraso eta irakasleak lankidetzan arituz gero fruituak askoz ere hobeak izango direna.
Material honen barruan bi atal ezberdin ditzakegu, lehenengoaren barruan adimen emozionala eta arazoak nola antzeman jorratzen dira. Bigarren atalaren barruan ere bi gai daude, bata jokabidea aldatzeko teknikei buruzkoa eta bestea eskola porrota.
Nire bitakoran komentatzeko gai aproposak dira, ildo horretatik aritu nahi baitut, baina oraingoan eskola porrota da arduratzen nauena. Hemen aipatzen den bideo honek zer den definitzen eta zergatik gertatzen den azaltzen du, bai eta haurrarengan zer ondorio izan dezakeen zehazten ere. Ondoren, eskola-porrota gertatzea saihesteko hainbat metodo aurkezten dira, eta argi uzten da eskola-porrotak haurraren autoestimua apaltzea eragiten duela, eta haren garapen integrala zailtzen.

Bertan irakurritako esaldi batekin amaitu nahi dut gaurko ekarpen hau:
<<...hezkuntzazko esku-hartze sistematikoaren bitartez, ikasleen garapen integrala bultzatu behar da. Hortaz, esparru fisikoa, afektiboa, soziala eta intelektuala barne hartu behar dira, eta beren buruaren, zein dituzten aukeren, irudi positiboa eraiki dezaten lagundu behar zaie…»

No hay comentarios: