Hezkuntzan, pertsonen edo, zehatzago esateko, ikasleen arteko diferentziei deritzogu aniztasuna eta aniztasun hori barnekoa ala kanpokoa izan daiteke.
Dena dela, hezkuntzan, aniztasuna aberasgarria da, bai pertsonari, bai taldeko integrazioari begira. Bestalde, aniztasunari esker, pertsonen erruduntasuna baztertu eta hezkuntza sistemak eskaintzen dituen aukera guztiak erakutsiko ditugu.
Guztiok gara desberdinak eta hezkuntza sistemak aintzat hartu behar ditu aniztasun horiek; izan ere, bereizkeria edo eragozpenerako bide bihurtu beharrean, pertsona ororen gaitasunak erabat garatzeko aukera eman behar digute. Aniztasuna hainbat eremutan ematen da. Eskolan, lau eremu handitan agertzen da:
-genero aniztasuna
-gizarte eta ekonomiako aniztasuna
-kultur aniztasuna
-gaitasun pertsonalen aniztasuna.
Ikastetxeak, erakunde den aldetik, aniztasunari erantzuteko eremua behar du izan. Ahalik eta eremurik normalizatuenetan integratu behar du aniztasuna, ikasleen gaitasunak ahal beste garatzeko; horrela, guztiek izango dituzte aukera berdinak hezkuntzako prozesu eta emaitzetan eta ikasketak hautatzean.
Irakasleen taldeak antolatuta egon behar du, ikasleen aniztasunei benetako erantzun egokia emateko. Horretarako, ondokoak aurrez ikusi behar ditu: hausnarketa eta prestakuntzarako eremu eta aldiak, praktiken ikuskatzea, profesionalen arteko laguntzak, prestakuntza ikastetxean bertan, adituen aholkularitza eta abar.
Irakasleen ardura da programak ikasleen beharrizanei egokitzea, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutik (PEC) eta Ikastetxearen Ikasketa-Proiektua (PCC) abiatuz. Programa horiek gelako prozesu didaktikoa zuzentzen dute eta ikasle guztien gaitasunak garatzea dute helburu.
Informazioa hemendik atara dot eta aniztasunari behar bezala erantzuteko zenbait irizpide daude bertan, baita hobetzeko proposamenak ere. EAEko egoera ere agertzen da puntu ezberdinetan azalduta eta azkenik kulturarteko eskolaz aritzen da, EAEn kokatuta, hain zuzen.
2007-11-09
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario