Hiperaktibitatea haurren artean aurki dezakegun beste "arazo" bat da, gai hau lantzeko power point bat egin dut eta ideia nagusiak jarri ditut. Espero dut zuen gustokoa izatea. Gaian gehiago sakontzeko interesgarri iruditu zaizkidan orrialde batzuen helbideak uzten dizkizuet:
Gaia “Zailtasunak Haur Hezkuntzan” da eta hau aukeratzeko arrazoia honako hau da: Etorkizunean irakasle bezala arituko gara eta oso garrantzitsua iruditzen zait arazo ezberdinei aurre nola egin jakitea, askotan ez baitakigu nola jokatu zenbait kasuren aurrean.Asko dira haurrek ikasketa prozesuan aurki ditzaketen zailtasunak eta gure zeregina irakasle bezala garapena oztopatzen duten muga horiek gainditzen laguntzea izango da, motibazioa funtsezkoa izanik.Haur bakoitza mundu bat da eta bakoitzak bere premiak izango ditu. Haurrak ezagutu, behatu eta giro egokia sortuz, ikasketa errazten saiatuko gara. Beti ere, segurtasuna eta maitasuna eskainiz.Beraz, bitakora honetan, haurrek izan ditzaketen beharrizan ezberdinetara egokitzeko informazio lagungarria jartzeko asmoa daukat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario