2007-12-01

ikusmen froga

Irakasleak erne egon beharko gara edozein zalantzaren aurrean, umeak, aurreneko urteetan, ez ohi digu ikusmen-arazoen berririk ohartarazten. Arazoa zenbat eta arinago detektatu orduan eta hobe izango da hori zuzentzeko eta badaude zenbait sintoma haurrak ez duela ondo ikusten pentsatzera eraman gaitzaketenak. Esate baterako, haurrak buruko mina maiz izatea, begiak gorri eukitea eta urrunera begiratzean asko eztutzea, keinuka maiz egitea, korrika egiteko zailtasunak izatea edo askotan oztopatzea, zerbait ikusteko asko hurreratzea,tortikolisa, maiz begitxindorrak agertzea, burua alde batera okertzea edo begia eta eskuaren arteko komunikazioa okerra izatea... Horiek egunerokotasunean ematen diren zenbait ezaugarri izan daitezke eta eskolan "errazagoa" izango da baieztatzea zenbait kasuren aurrean. Eskola-umeen artean zerbait ongi ez doan seinale ohikoenak hauek dira: arreta gutxi edo bat ere ez ipintzea, urrutitik irakurtzeko zailtasuna, irakurtzeko eta ikasteko interesa galtzea, mantso irakurtzea, lerroa saltatu edo birritan irakurtzea, hitzak oker ahoskatzea, irakurritakoa gogoan hartzeko gaitasunik eza, idatzi edo irakurtzean aurpegia asko gerturatzea, maiz nekaturik, urduri, haserre agertzea edo bestelako joera okerrak.

Haur txikiekin ikusmen frogak irudiak erabiliz egiten ditugu, oraindik ez baitira letrak ezberdintzeko gai. Hemen duzue adibide bat:

No hay comentarios: