2008-01-05

Irakaslea




Irakaslea da eskolan bere bizitzaren denbora gehiena ematen duen gizaki bakarra. Bereziak gara. Ikasgela dugu bigarren etxea. Urteen poderioz, beste edozein toki bezain arrunta bilakatu zaigu. Baina diferentea da. Oso.

Askotan, ordea, gure kulturarekin jende gehienari gertatzen zaiona gertatzen zaigu: kulturala dena naturaltzat hartzeko joera izaten dugula, hau da, ez gara ohartzen eskolako kulturaren ezaugarrien berezitasunez. Aldaezinak, naturalak ikusten ditugu. Bertan bizi gara eta.

Hortik dator, irakasleak distantzia hartzeak duen inportantzia. Bestela ez ditugu ulertuko gure ikasleek, bizitzatik at dagoen mundu artifizial horretan, bizi eta ikasteko izaten dituzten zailtasunak. Ondorioz, ezer gutxi irakatsiko diegu: hezkuntza formalaren usadio guztiak gure begi mesfidatienaren menpe jarri behar ditugu: irakasteko eta ikasteko balio dute benetan? zer ikasteko? nork ikasteko?




Karrerako bigarren mailan eduki genuen "Heziketa Bereziaren Oinarri Psikologikoak" irakasgaiko apunteetatik atara dut.

2008-01-03

Hiperaktibitatea, arrazoiak

Haur goiztiarrek edo pisu gutxirekin jaiotakoek hiperaktibitatea izateko aukera gehiago izango ote dute?
Ikus ezazue bideo honetan diotena!

Hiperaktibitatea, proba

Haurrak hiperaktibitatea duen frogatzeko teknika: PET (Tomografía por Emisión de Positrones)

Hiperaktibitatea, adibideak

Lehenengoa, medikaturik dagoen haur hiperaktibo batek egindakoa da, bestea aldiz
medikaturik ez dagoen haur batena:

Informazioa bilatzen nengoela konparaketa hau aurkitu dut baina argi dago haur hiperaktibo bakoitzak maila bat izango duela, besteek ere euren artean ezberdintasunak dituzten bezala. Gainera, medikazioarekin hasi baino lehen beste aukera batzuk probatu behar ditugula uste dut. Erlajazioa esate baterako onuragarria izan daiteke. Hona hemen zenbait teknika: