2008-01-05

Irakaslea




Irakaslea da eskolan bere bizitzaren denbora gehiena ematen duen gizaki bakarra. Bereziak gara. Ikasgela dugu bigarren etxea. Urteen poderioz, beste edozein toki bezain arrunta bilakatu zaigu. Baina diferentea da. Oso.

Askotan, ordea, gure kulturarekin jende gehienari gertatzen zaiona gertatzen zaigu: kulturala dena naturaltzat hartzeko joera izaten dugula, hau da, ez gara ohartzen eskolako kulturaren ezaugarrien berezitasunez. Aldaezinak, naturalak ikusten ditugu. Bertan bizi gara eta.

Hortik dator, irakasleak distantzia hartzeak duen inportantzia. Bestela ez ditugu ulertuko gure ikasleek, bizitzatik at dagoen mundu artifizial horretan, bizi eta ikasteko izaten dituzten zailtasunak. Ondorioz, ezer gutxi irakatsiko diegu: hezkuntza formalaren usadio guztiak gure begi mesfidatienaren menpe jarri behar ditugu: irakasteko eta ikasteko balio dute benetan? zer ikasteko? nork ikasteko?




Karrerako bigarren mailan eduki genuen "Heziketa Bereziaren Oinarri Psikologikoak" irakasgaiko apunteetatik atara dut.

No hay comentarios: