Miopia: Gaitz hau nozitzen duten haurrek urruti dauden gauzak ez dituzte ongi ikusten. Miopeen sintomak trastorno batzuekin (dislexiarekin, adibidez) nahas daitezke: haur askok, ongi ikusten ez dutenez, arbeletik testuak kopiatzean zenbait letra elkarrekin nahas baititzakete, hala nola p eta q, d eta b, etc.
Hipermetropia: Miopiaren kontrakoa, hain zuzen. Hipermetropeek gertuko gauzak lauso ikusten dituzte.
Astigmatismoa: Gaitz hau nozitzen duten pertsonen kornea kurboagoa da norabidea batean bestean bainoago. Astigmatismoak, oro har, ikuspen lauso eta desfokatua sortarazten du. Normalean herentziaz hartzen da.
Ambliopia edo begi nagia: Ehun haurretik lauk nozitzen dute eta lenteen bitartez ezin zuzen daiteke. Haurraren begi batek edo biek jasan duten ikusmen-galera partziala da. Detektatzen denean zuzen daiteke, beti ere zazpi urteak bete aurretik. Ordurako ez egitekotan, begiak ikusmen ia osoa jasan dezake, behar bezala garatuko ez delako; orduan, pixkanaka-pixkanaka lanean aritzeari utziko dio, pizgarririk ez du hartuko eta, azkenean, ikusteko gaitasunik galduko du. Begi patologia hori haurretan agertzen denez, funtsezkoa da garaiz detektatzea, behar bezalako tratamendua aplika dakion.
Estrabismoa: Begien paralelismoaren galera. Begi bakoitza norabide batera begiratzen du.
Informazioa consumer aldizkariko artikulu batean aurkitu dut, ez dut aldaketarik egin azalpenak argiak iruditu zaizkidalako.
2007-11-24
Ikusmen urritasuna
Datuen arabera, eskola porrotaren zergatia %15-30 bitartean ikusmen urritasuna izaten da.
Ikerketen bidez egiaztatu da hiru porrotetatik bat ikusmen urritasuna dela eta ematen dela. Beraz, komeni da hau lehen baino lehen antzematea. Horretarako, gutxienez ikusmen azterketa bi egitea gomendatzen da, bata 3'5-4 urte bitartean eta bestea 5'5-6 urte bitartean. Hau, batez ere, haurrak "begi alferra" duen frogatzeko egiten da, berandu detektatuz gero tratamenduak porrot egin dezakeelako.
Eskolan, ikusmen urritasunen %20-30 baino ez omen dira detektatzen. Guk, irakasle bezala, haurrak behatu eta txarto ikusten duten ustea izanez gero ikusmen frogak egingo dizkiegu.
Datu hauek bideo honetatik atara ditut.

2007-11-16
2007-11-14
Interkulturalitatea lantzen
Kultur aniztasunaren ekarpenari lotuta youtuben aurkitutako bideo bat ikus dezazuen nahi nuke hausnartzeko. Gai hau txikitatik landu beharrekoa da, errespetua bezalako hain garrantzitsu diren baloreak barneratzeko. Bideo honetan proiektu bat agertzen da, izebergaren teoria azalduz. Haur bakoitzak izaki bat sortzen du, bakoitzak berea, nahi duen bezalakoa. Izaki honi ezaugarri batzuk egotziko dizkie, adibidez: zintzoa da, errespetatu egiten du, maitagarria da... bakoitzak bere identitatea izango du. Bide batez, kreatibitatea lantzen da eta haurren irudimenari leku egiten zaio.
Lanarekin amaitu ondoren izaki guztiak batzen dituzte eta elkarrizketa sortzen da.
Uste al duzue izaki guzti hauek hain ezberdinak izanda lagunak izan ahal direla? Elkarrekin ondo konpondu daitezkeela?
Haurren erantzuna baiezkoa da. Geure artean ere antzeko zeozer gertatzen da. Formak, koloreak, jatorriak ez du axola.
Haurren parte hartzea eta elkarren arteko erlazioak areagotzeko jarduera egokia iruditzen zait, elkarrekin asko ikas dezakete. Jarduera hau eskoletan lan dezakegunetariko bat da baina auker asko ditugu, esate baterako antzerkia. Elkarrizketa sustatzea ezinbestekoa dela uste dut elkar ezagutzeko eta kultur aniztasunaren aberaztasunaz gozatzeko. Beraz, irakasle moduan giro egokia sortzen saiatu beharko gara, leku apropos batean bildu, borobilean ahal bada eta haurrak motibatu, konfiantza helaraziz.

Kultur aniztasuna
Espainiako ikasleen %8,4a kanpotarra da eta zenbatekoa handituz doa, hau dela eta gela gehienetan aurkitzen dugu kultur-aniztasuna.
Beraz, hizkuntzaren eta kulturaren aldeetatik dugun aniztasunari inmigrazioarena gehitu behar zaio. Honek, denon eginahalak behar ditu, kultura desberdinak biltzen dituen gizarte batean bizi ahal izateko.
Hezkidetzarekin aritu beharko gara lanean, kultura-aniztasuna aberastasun iturri lez hartuz gero asko ikasiko dugu batzuek besteengandik.
Aniztasunari kasu ematea, hezkuntzako esku-hartzea ikasleen premiei egokitzea alegia, hezkuntzarako erronkarik handienetakoa da. Gero eta nabariagoa da gure komunitatean aurrera goazela gizarte anitza lortzeko bidean. Egoera sozial edo kultural behartuei loturiko hezkuntza premia bereziak izan ditzaketen ikasleek pedagogia terapeutikoko irakasleen laguntza izaten dute, ez hizkuntza ez dakitelako edo eskolako ikasketetan atzeratuta daudelako, baizik eta horrela aholkatzen duten hezkuntza premia bereziak benetan daudelako. Aurreko ekarpenean esan nuena gogoratuz, normalizazio printzipioak agintzen duenez, hezkuntzako neurri bereziak hartu eta baliabide espezializatuak erabili baino lehen, ohiko hezkuntza neurriak agortu behar dira. Erantzun egokia eman ahal izateko eta ikasle guztiak barne hartu eta parte hartu ahal izateko, alderdi komunak eta desberdintasun kulturalak eta pertsonalak hartu beharko dira kontuan. Hortaz, ikasleetako bakoitzaren eta bertan dauden taldeen ezaugarri, interes eta premiei erantzun beharko die eskolak, eta ikasle orok gaitasun guztiak -gaitasun komunak zein beraien gaitasun bereizgarriak- garatzeko duen eskubidea errespetatu eta indartu beharko da. Aniztasun hori faktore aberasgarria izango bada, berdintasunaren, elkarrizketaren eta trukearen ikuspegitik planteatu beharko da aniztasuna. Hala eginez gero, ez da ikasle bat edo talde bat beste baten barruan integratu behar, ez da ikasle bat edo talde bat egokitu behar; aitzitik, guztiek integratu beharko dute eskola-taldean, bakoitzak bere bereizitasunak, ikuspuntuak, ohiturak, balioak, ezaugarriak eta alderdi komunak gaineratu beharko ditu, eta, hala, talde hori hurbildu eta kohesionatu egingo da.
Kultur arteko hezkuntza jorratzen duen orrialde bat aurkitu dut eta honen berri eman nahi dizuet, informazioa lortzeko oso baliagarria izan zaidalako. Bertan artikulu ugari dago. Euskaraz ez dago informazio asko baina zenbait berri agertzen dira. Gainera, material ugari, liburuak, tresna didaktikoak, gelan lantzeko gaiak, hausnartzeko testuak... aurki ditzakezue.
Hemen dituzue aukeratutako zenbait artikulu, begirada bat botatzeko. Kultur-aniztasuna tratatzeko irizpideak, aholkuak, materiala... aurkituko duzue. Klikatzen baduzue laburpena irakurri ahal izango duzue baina orrialdearen amaieran PDFa agertzen da, informazio guztia ikusteko.
kultur arteko hezkuntza
esperientzia interkulturala
ikaskide berria
"pobladores" pelikula
giza produktuak
antzerkia
Azken bi hauek beste orrialde batzuetatik ataratakoak dira:
miescuelayelmundo
ikasle etorkinak haur hezkuntzan
2007-11-09
Aniztasuna
Hezkuntzan, pertsonen edo, zehatzago esateko, ikasleen arteko diferentziei deritzogu aniztasuna eta aniztasun hori barnekoa ala kanpokoa izan daiteke.
Dena dela, hezkuntzan, aniztasuna aberasgarria da, bai pertsonari, bai taldeko integrazioari begira. Bestalde, aniztasunari esker, pertsonen erruduntasuna baztertu eta hezkuntza sistemak eskaintzen dituen aukera guztiak erakutsiko ditugu.
Guztiok gara desberdinak eta hezkuntza sistemak aintzat hartu behar ditu aniztasun horiek; izan ere, bereizkeria edo eragozpenerako bide bihurtu beharrean, pertsona ororen gaitasunak erabat garatzeko aukera eman behar digute. Aniztasuna hainbat eremutan ematen da. Eskolan, lau eremu handitan agertzen da:
-genero aniztasuna
-gizarte eta ekonomiako aniztasuna
-kultur aniztasuna
-gaitasun pertsonalen aniztasuna.
Ikastetxeak, erakunde den aldetik, aniztasunari erantzuteko eremua behar du izan. Ahalik eta eremurik normalizatuenetan integratu behar du aniztasuna, ikasleen gaitasunak ahal beste garatzeko; horrela, guztiek izango dituzte aukera berdinak hezkuntzako prozesu eta emaitzetan eta ikasketak hautatzean.
Irakasleen taldeak antolatuta egon behar du, ikasleen aniztasunei benetako erantzun egokia emateko. Horretarako, ondokoak aurrez ikusi behar ditu: hausnarketa eta prestakuntzarako eremu eta aldiak, praktiken ikuskatzea, profesionalen arteko laguntzak, prestakuntza ikastetxean bertan, adituen aholkularitza eta abar.
Irakasleen ardura da programak ikasleen beharrizanei egokitzea, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutik (PEC) eta Ikastetxearen Ikasketa-Proiektua (PCC) abiatuz. Programa horiek gelako prozesu didaktikoa zuzentzen dute eta ikasle guztien gaitasunak garatzea dute helburu.
Informazioa hemendik atara dot eta aniztasunari behar bezala erantzuteko zenbait irizpide daude bertan, baita hobetzeko proposamenak ere. EAEko egoera ere agertzen da puntu ezberdinetan azalduta eta azkenik kulturarteko eskolaz aritzen da, EAEn kokatuta, hain zuzen.

2007-11-03
Irakasleen esku-hartzea
Oraingo honetan, pedagogia terapeutikoko irakasleen esku- hartzerako irizpide orokorrak jarri nahi dizkizuet. Informazio hau nafarroako orrialde batetik (creena) atarata dago. Hemen, urritasun ezberdinei buruzko informazioa ere aurki dezakezue eta estimulazio goiztiarrari ere bere lekua egiten zaio. Garrantzitsuen iruditu zaidana jarriko dizuet, pedagoga terapeutaren lana zein den argitzeko asmoarekin.
Ikasleen premietara ahalik eta gehien egokitzen diren hezkuntza neurriak hartzea ikastetxeko irakasle guztiei dagokie. Irizpide orokor gisara, esan behar da laguntza espezializatua eman aurretik formula normalizatuak agortu behar direla ikaslearen hezkuntza premiak asetzeko. Orobat, kontuan harturik hezkuntzaren oinarrizko xedea dela pertsonaren gaitasun guztiak, bai fisikoak bai psikikoak, harmoniaz garatzea.

HPBak dituzten ikasleei eman beharreko laguntza haien erreferentziako taldearen barruan edo talde txikietan ematen da, banakako laguntza oso kasu berezietan emanez.
Pedagogia terapeutikoko irakaslea hezkuntza berezian espezializatutako maisu-maistra da.
Ikastetxearen baliabide espezializatua da, ezgaitasun psikikoari, zentzumenekoari edo mugimendukoari nahiz jokabidearen nahaste larriei loturiko HPBak dituzten ikasleei hezkuntza laguntza emateaz, hala nola HPBak dituzten ikasleekin zuzenean lan egiten duten ohiko irakasleei laguntza emateaz arduratzen dena. Hortaz, eginkizun garrantzitsua dagokio ikastetxeko hezkuntza bereziari begira, baina, inola ere, irakasle-tutoreari erantzukizuna kendu gabe.
Irakasle espezialista horien lana Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetako hezkuntzarako laguntza unitateen barruan kokatzen da, bai eta Bigarren Hezkuntzako institutuetako orientazio departamentuen barruan ere.
Haien eginkizuna HPBak dituzten ikasleen integrazioa bultzatzea da eta horretarako ondoko baliabide hauek erabiltzen dituzte:
-lehentasunezko atentzioa, zuzenekoa.
-ikasle horiei egokitutako curriculum-materialen prestaketa.
-ikastetxeko irakasleei aholkua eta laguntza ematea.
Haur eta Lehen Hezkuntzan, pedagogia terapeutikoko irakasleek, beren ikastetxeko eta ikastetxeetako hezkuntzarako laguntza unitateko kideak diren aldetik, hainbat eginkizun betetzen dituzte. Lehen aipatutako orrialdean ikus ditzakezue, eranskinaren C aldeko 1.go puntuan, hain zuzen ere.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)