2007-12-31

Hiperaktibitatea

Hiperaktibitatea haurren artean aurki dezakegun beste "arazo" bat da, gai hau lantzeko power point bat egin dut eta ideia nagusiak jarri ditut. Espero dut zuen gustokoa izatea. Gaian gehiago sakontzeko interesgarri iruditu zaizkidan orrialde batzuen helbideak uzten dizkizuet:

nola jakin hiperaktiboa dela Sintoma nagusiak
arreta galdu-hiperaktibitate asaldura Hemengo informazioa osatua da eta irakurri edo entzuteko aukera daukazue
déficit de atención con hiperactividad
hiperaktibitate kasua


2007-12-30

Arazoren bat dela eta ezin dira ikusi bitakora honetako elementu guztiak. Barkatu eragozpenak baina ez dakit zein den arrazoia

2007-12-23

Gabonak heldu direla eta hemen jarriko dizuet Odeon aurkitu dudan Deustuko eskolako 5 urteko umeek abestutako Olentzeroren abestia


powered by ODEO

2007-12-12

Dislexia

Slideshare-n aurkitutako power point bat ikustea nahi nuke, bertan ikasketa arazoen definizioa agertzen da eta bi multzotan ezberdintzen dira: orokorrak eta zehatzak. Hauen ezaugarriak azaltzeaz gain, eragina duten faktoreak ere agertzen dira.
Dislexia ikasketa arazo zehatz bat da eta hemen autore ezberdinen definizioak aurki ditzakezue. Ondoren dislexia mota bi bereiztu (ebolutiboa eta eskuratutakoa) eta honen zergatiak agertzen dira. Baita dislexiaren zergatiak eta "arazo" hau dutenen ezaugarriak ere.
Amaitzeko, gurasoentzako aholkuak ematen dituzte, hauek irakasleentzako ere egokiak dira.

2007-12-11

Dislexia, Murgiako adibidea

Berria egunkarian aurkitutako berri bat aurkeztu nahi dizuet, 2004ko apirilak 18an argitaratua. Hemen dislexiaz idatzi dute, Murgiako zentru baten kasua erabiliz adibide gisa, tratamendu egokiarekin asko hobetu omen daiteke.
Zentru hau nola sortu zen azaltzen da, bertako haurrak banan-banan tratatzen dituzte, beraiengana ahalik eta gehien hurbilduz. Euskarazko programa bereziak dituzte eta irakasleek formakuntza programa bat dute, hau garrantzitsua da, oso (bai dislexia ezagutzeko edo atzemateko, tratatzeko...)
Ikasgelan haur asko izaten ditugu eta banakako tratamenduak esfortzu eta denbora asko eskatzen du, hau dela eta garrantzi handikoa da pedagogo baten laguntza, baita gurasoena ere, noski.
Berri honetan dislexia duten bi haurren kasuak agertzen dira eta lagungarriak iruditu zaizkit arazoa hobeto ulertzeko. Amaitzeko, sintomak agertzen dira, baita datu garrantzitsu bat ere: herritarren %15 inguruk dislexia dauka eta horien artean ezagun asko daude.

Dislexia, tratamendua

Errekuperazio-maila ona lortzeko eta eskolako porrota ekiditeko detekzio goiztiarra da tresnarik oinarrizkoena. Logoterapeutek ondotxo dakite ez daudela bi ume dislexiko berdin. Horregatik, eta behin dislexiaren diagnostikoa finkatu denean, tratamendu pertsonalizatua gomendatzen da, bederatzi urte baino lehen hastea komeni dena, denborak aurrera egin ahala umearen ohiturak eta azturak ere finkatu egiten baitira eta zailtasunak zuzentzea askoz ere zailagoa gertatzen baita.
Dislexia sekula ez da sendatuko erabat baina gaur egun tratamendu egokia aplikatuz asko hobetu eta zuzen daiteke. Ezin da patroi unibertsalik aipatu, kasu bakoitzak bere ñabardura propioak dituelako, baina ia beti mugimenduen koordinazioa eta motrizitatea lantzeko ariketak erabiltzen dira, forma eta hots antzekoak dituzten letrak bereizteko ariketak, lateralitate-arazoak konpontzeko edota ezkerra/eskuinaedo goia/behea bezalako kontzeptuak bereizteko ariketa eta jolasak.
Azken ikerketek baieztatzen duten bezala, hiru ume dislexikotatik bik izaerazko eta portaerazko trastornoak ere eduki ohi dituzte. Familiaren jarrera oso garrantzitsua da. Gertuen dauzkatenek ez badiete laguntzen, bere posibilitate eta aukerak ere zalantzan jarriko dituzte eta segurtasun- eta autoestima-mailak —lehendik ere nahiko ahul zirenak—oraindik ere apalago bilakatuko dira.

Ume dislexikoak beste edozein ume bezain azkarrak dira, baina gauzak beste modu batera ulertzen dituzte. Beren egitura neurologikoa desberdina da baina beren ikaskuntza-prozesuari beldurrik gabe aurre egiteko estrategia eta laguntza berezia eskainiz gero, arazo asko eta asko konpentsatu, errekuperatu eta konpontzeko gai dira.
Dislexia ez da gaixotasun bat hitzaren zentzu hertsian, ikasteko modu desberdina baizik. Eta zailtasun edo diferentzia horiek onartzea gurasoen jarreraren arabera egon ohi da askotan. Hasieran gurasoak umea bezain galduta aurkituko dira, baina pazientzia eduki behar da, umea
ulertzen saiatu eta ez eskatu inoiz haurrari bere ahalegin-mailaren handienarekin lor dezakeena baino gehiago. Argi izan behar dugu dislexia duen haurrak arrakasta izan dezakeela, beste edozein haur batek bezala.

Dislexia, diagnostikoa

Dislexia ezin diagnostika daiteke argi eta garbi umeak sei-zazpi urte izan arte(eta beti psikologo, logopeda edo aditu baten eskutik). Hala ere, umearen gaitasun intelektualaren eta hizkuntza idatziaren inguruko bere trebetasunetan umeak lortzen dituen emaitza kaskarren arteko desoreka nabarmena da lehenagotik ere, bai gurasoak eta baita irakasleak ere susmotan jartzeko adinakoak.
Ume hauek ezin dituzte letrak (alfabetoa) behar bezala ikasi, ez dira hitzen osagaiak analizatzeko gai eta horrek irakurketa motela, nekosoa eta akatsez josia dakar (letrak jan egiten dituzte edo antzeko ortografia dutenak, adibidez b eta d, elkarrekin nahastu, ahoskatzeko zailtasunak dauzkate, puntuazio-zeinuekin trabatu egiten dira, hitzak luze samarrak edo zailak direnean irakurketa erabat aldrebesten zaie,etab.)
Dislexia maila desberdinekoa izan daiteke, noski, eta ume dislexiko guztiek ez daukate atzerapen edo zailtasun bera eskolan, baina normalean gehientsuenei kosta egiten zaie trebetasun bat baino gehiago martxan jartzea eskatzen duten lanak edo eginkizunak burutzea. Adibidez, eta umeak koskortuagoak direnean, erredakzio bat egiteko eskatzen bazaie, dislexikoari kosta egingo zaio ortografia, puntuazioa eta ideien antolamendua aldi berean kontrolatzea. Denbora gehiago behar dute edozein lan —idatziz noski— egiteko eta beti erlojuaren kontra ibiltzen dira bere ikaskideekin batera gauzak bukatzeko.
Horrek, luzarora, frustrazioa eragin dezake umearengan eta horregatik da hain garrantzitsua ondorengo tratamenduan umea atenditzen duen espezialistaren, ikastolako maisu-maistren eta gurasoen artean harreman estua egotea.

Dislexia

Dislexia irakurketaren eta idazketaren ikaste-prozesuari erasaten zaion
trastorno bezala definitzen da gaur egun, umearengan inolako eskasia emozional, sentsorial (ikusmenaren
edo entzumenaren arazo) nahiz intelektualik atzeman gabe.

Zenbait teoriaren arabera, orientazio espazialaren akatsekin edota ikusmen-koordinazioaren alterazioekin egongo litzateke lotuta. Espezialistek diotenez, % 6koa da biztanleria orokorrean gaitz honek duen prebalentzia eta umetan, zehatzago esateko, 10etik batek dauka (mutilen kopurua neskena baino handiagoa da).

Hainbat teoria aipatu dira dislexiaren sorrera esplikatzeko. Horietako batzuen ustez, umearen garunean egiturazko desberdintasunen bat sortuko litzateke, mintzamenaren area erasango lukeena. Bestalde, badira familia bereko senideen artean dislexiaren prebalentzia handiagoaren berri ematen duten ikerketak eta horregatik gaixotasunak oinarri genetikoa eduki dezakeela dioenik ere bada.

2007-12-01

Ikusmen urritasuna, errekurtsoak

Ikusmen arrastoa duten pertsonek informazioa eskuratzeko zenbait errekurtso dituzte eta irakasleak hauek ezagutzeko beharrean gaude.
Kontuan hartu beharko ditugu argia eta iluminazioa, kontrasteak, irudien tamaina, mahaiaren kokapena...
Ikusmen arrastorik ez duten pertsonek ere badituzte informazioa eskuratzeko errekurtsoak nahiz eta hauek ez izan hain ezagunak. Braille sistema da ezagunenetakoa baina zoritxarrez ez dugu eskola guztietan eskura izango.

Zenbait gauza izango ditugu kontuan:
- ordena beharrezkoa da
- bakarrik utzi behar dugunean abisatu egin behar zaio
- gauza asko berak bakarrik egin ditzake, autonomia landu behar da
- gauzak deskribatuko dizkiogu
- Objetuen kolokazioa zein den adierazteko ez dugu “hemen”, “han”, bezalako espresioak erabili behar, “zure aurrean”, Zure ondoan”... bazalakoak baizik.
- estimulazioa ezinbestekoa izango da
- jarduerak moldatuko ditugu, beste zentzumenekin lan egin dezakegu

Itxaropena elkartea

"Itxaropena" ikusmen urritasuna duten pertsonen elkartea da. Web orrialde horretan elkarte honen helburuak ikus ditzakezue. Hauxe da ematen duten ikusmen urritasunari buruzko definizioa: "Ikusteko ahalmen gutxitua da, argi eta itzalak desberdintzeko ahalmenaren desagertzetik, “Ikumen baliogarri” bezala ezagutzen dugun ikumen maila arte" eta era argian azalduta agertzen dira dizkapazitate mailak, adi egoteko ezaugarri eta sintomak...

Ikusmen funtzionamenduaren garapenean kontutan izan beharrekoak:
Ikusmen gaitasunaren garapena ez da berezkoa ezta automatikoa ere.
Ikusmen gaitasuna ez dator ikusmen zorroztasunarengatik zehaztua ezta gaitz mota edo mailarekin erlazionatzen ere.
Ikusmen gaitasuna ikusmen esperientzi mailakatuko programen bidez garatu daiteke.

Ikusmen urritasuna duten haurren atentzio goiztiarrari buruz jartzen duena irakurtzea gomendatzen dizuet, irakasle moduan arituko bagara puntu inportantea dela uste baitut. Beste zentzumenak estimulatu eta ikusmenaren arrastoa landu beharko ditugu haur hauekin, euren gaitasunak ahalik eta gehien garatuz. Bide hau errazteko badago material berezia, esate baterako ukimenari esker irakur ditzagun liburuak, soinuak dituztenak...
Braille sistema ere aipatu beharra dago, haurraren ezgaitasuna ezin bada betaurrekoekin konpondu komeni da sistema hau txikitatik lantzen hastea.
Amaitzeko, esan beharra dago, gaur egun ONCEk soinu bidezko euskarazko 207 liburu dituela eta 42, berriz, braillez idatzita. Gainera, euskarazko hirurogeita hamabost literatur lan moldatuko ditu braille sistemara eta Daisy sistemara, ikusmen urritasuna duten pertsonek irakur eta entzun ditzaten.

ikusmen froga

Irakasleak erne egon beharko gara edozein zalantzaren aurrean, umeak, aurreneko urteetan, ez ohi digu ikusmen-arazoen berririk ohartarazten. Arazoa zenbat eta arinago detektatu orduan eta hobe izango da hori zuzentzeko eta badaude zenbait sintoma haurrak ez duela ondo ikusten pentsatzera eraman gaitzaketenak. Esate baterako, haurrak buruko mina maiz izatea, begiak gorri eukitea eta urrunera begiratzean asko eztutzea, keinuka maiz egitea, korrika egiteko zailtasunak izatea edo askotan oztopatzea, zerbait ikusteko asko hurreratzea,tortikolisa, maiz begitxindorrak agertzea, burua alde batera okertzea edo begia eta eskuaren arteko komunikazioa okerra izatea... Horiek egunerokotasunean ematen diren zenbait ezaugarri izan daitezke eta eskolan "errazagoa" izango da baieztatzea zenbait kasuren aurrean. Eskola-umeen artean zerbait ongi ez doan seinale ohikoenak hauek dira: arreta gutxi edo bat ere ez ipintzea, urrutitik irakurtzeko zailtasuna, irakurtzeko eta ikasteko interesa galtzea, mantso irakurtzea, lerroa saltatu edo birritan irakurtzea, hitzak oker ahoskatzea, irakurritakoa gogoan hartzeko gaitasunik eza, idatzi edo irakurtzean aurpegia asko gerturatzea, maiz nekaturik, urduri, haserre agertzea edo bestelako joera okerrak.

Haur txikiekin ikusmen frogak irudiak erabiliz egiten ditugu, oraindik ez baitira letrak ezberdintzeko gai. Hemen duzue adibide bat: