nola jakin hiperaktiboa dela Sintoma nagusiak
arreta galdu-hiperaktibitate asaldura Hemengo informazioa osatua da eta irakurri edo entzuteko aukera daukazue
déficit de atención con hiperactividad
hiperaktibitate kasua
Dislexia irakurketaren eta idazketaren ikaste-prozesuari erasaten zaion
Ikusmen arrastorik ez duten pertsonek ere badituzte informazioa eskuratzeko errekurtsoak nahiz eta hauek ez izan hain ezagunak. Braille sistema da ezagunenetakoa baina zoritxarrez ez dugu eskola guztietan eskura izango.
Zenbait gauza izango ditugu kontuan:
Amaitzeko, esan beharra dago, gaur egun ONCEk soinu bidezko euskarazko 207 liburu dituela eta 42, berriz, braillez idatzita. Gainera, euskarazko hirurogeita hamabost literatur lan moldatuko ditu braille sistemara eta Daisy sistemara, ikusmen urritasuna duten pertsonek irakur eta entzun ditzaten.
Datuen arabera, eskola porrotaren zergatia %15-30 bitartean ikusmen urritasuna izaten da.

Eskola porrotaz hitz egiterakoan, argi izan behar dugu ez dela haurrarekin estuki loturiko gauza, hau da, eskola porrota faktore ezberdinengatik eman daitekeela. Ez da haurraren arazoa, ingurukoak ere barnean gaude.
Komiki txiki hau zuekin konpartitu nahi dut, katalanez idatzita dago baina ondo ulertzen da. 

Komentatu nahi dudan azkenengo blog-an eskola inklusibari buruzko informazioa agertzen da, garrantzitsua iruditzen zait denok jakitea zertaz ari garen eskola inkuliboetaz hitz egiterakoan.
Bertan, integraziotik abiatuz, autismoa, down sindromea, dislexia eta hiperaktibitatea azaltzen ditu. Kontuan izan behar dugu gai zabalak direla, blogger honek batez ere berezitasun hauek antzemateko ohargarriak, tratamenduak, aholkuak... jarri ditu.
Honetan, eskola porrotaz datu interesgarriak agertzen dira eta geure burua etorkizuneko irakasle bezala ikusita porrot hori zergatik ematen den planteatu beharko ginateke, hausnarketa eginez, haurraren porrota alde handi batean irakaslearen lanaren ondorio izan daitekeelako.
Bitakora honetan batez ere hezkuntza premia bereziei loturiko artikuluak jarriko ditut, premia desberdinak aipatu, hauetaz informatu, aukerak planteatu, aholkuak eman... Horrela, zenbait ezgaitasun ezagutu eta irakasleon lana erraztu nahi nuke.